Publicidad:
La Coctelera

EGIN KANTU!!

Bertan euskal kantu ezberdinen letrak aurkitu ahal izango dituzue, zuen iritzi eta eskaerak ere idatziz!

7 Marzo 2007

HEMEN NAUKAZU

Orri zatitxo baten aurrean
ohartu gabe doa denbora
idatzi nahi ez duen arkatza
alboan irrifartsu dudala.
Daukadan onena eman behar
onena jasotzen dudalako
zurekin ezin bada, zu gabe;
zurekin bada, nahiago ...

Hemen naukazu,
agertuko zaren zai
iraganaren orri txuria
betetzeko prest;
zure ahotsa
entzungo nuke nonnahi
belarrira baldin bada ere
xuxurlatuta.

Sinesten ez dutenen mirari
zure eskuetan naukazu sarri;
horrela sentitzen naiz goxoen,
honela egon ninteke beti.

Hemen naukazu,
agertuko zaren zai
iraganaren orri txuria
betetzeko prest;
euria zinen
eta busti egiten nintzen
zure besoetan urtzen zen
izotza nintzen.

Atzo gauean zurekin
egin nuen amets:
euria zinen
eta busti egiten nintzen.

servido por Ixas 1 comentario compártelo

1 comentario · Escribe aquí tu comentario

kapira

kapira dijo

joe, hain identifikatuta sentitzen naz kanta honekin... la ostia

7 Marzo 2007 | 05:35 PM

Escribe tu comentario


Crea tu blog gratis en La Coctelera