Publicidad:
La Coctelera

EGIN KANTU!!

Bertan euskal kantu ezberdinen letrak aurkitu ahal izango dituzue, zuen iritzi eta eskaerak ere idatziz!

Categoría: URTZ

7 Marzo 2007

HEMEN NAUKAZU

Orri zatitxo baten aurrean
ohartu gabe doa denbora
idatzi nahi ez duen arkatza
alboan irrifartsu dudala.
Daukadan onena eman behar
onena jasotzen dudalako
zurekin ezin bada, zu gabe;
zurekin bada, nahiago ...

Hemen naukazu,
agertuko zaren zai
iraganaren orri txuria
betetzeko prest;
zure ahotsa
entzungo nuke nonnahi
belarrira baldin bada ere
xuxurlatuta.

Sinesten ez dutenen mirari
zure eskuetan naukazu sarri;
horrela sentitzen naiz goxoen,
honela egon ninteke beti.

Hemen naukazu,
agertuko zaren zai
iraganaren orri txuria
betetzeko prest;
euria zinen
eta busti egiten nintzen
zure besoetan urtzen zen
izotza nintzen.

Atzo gauean zurekin
egin nuen amets:
euria zinen
eta busti egiten nintzen.

servido por Ixas 1 comentario compártelo

7 Marzo 2007

IRAGANA HIL BAINO LEHEN

Tren geltoki zaharrean zai nago
zure irrifarra oroitu nahian
baina euriak bustita, galduz doaz
ene taupada isilak

Gauean murgildu zen tren hotsa
bakarrik utziz nire biotza,
musu bero bat masailean eta lepotik
zapi goxo bat zintzilik

Iragana hil baino lehen
esaidazu arren
nora jo, non maita zaitzaket.

Iragana, hil bada ere
esaidazu arren
nora jo, non aurki zaitzaket.

Ziur nago berandu ez dela
irakurri dut ortzean.
ilargia izkutatuz doa zure begi etsietan.

Hitzez nola azaldu ez dakit
barnean dudan samina;
herbesteratuen artean
halaxe omen da herrimina.

servido por Ixas sin comentarios compártelo

7 Marzo 2007

XOXOAK BELEARI IPURBELTZ

Ez dakit zergatik,
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da
norberak
izaten dituen akatsak
besteengan ikustea.
Xoxoak beleari ipurbeltz !
Ez dakit zergatik,
ez dakit zergatik
errezago gertatzen da
norberak
izaten dituen akatsak
aitzakietan estaltzea.
Xoxoak beleari ipurbeltz !
Geure burua
ondo ezagutu arte ...

servido por Ixas sin comentarios compártelo

7 Marzo 2007

KAIXO!

Trikitixa dantzatu nahiko nuke
edozein herritako jaietan
trikitixa dantzatu nahiko nuke
geure begiak topatuz plazan.

Maitemindurik nago eta
zu oraindik ez zara konturatu;
egunez mozkorturik nauzu
eta gau aldean ezin loak hartu.

Zu hor zabiltza dantzan eta
ni hemen hurrun ez dakidalako ...
norbaitek erakutsiko balit!
-Kaixo!
-Kaixo!
-Zelan?
-Ondo, ta zu?
-Beno..
-Zer ba?
-Begira.
-Esan.
-Heldu!
-Bihotza da!
-Bihotza da bai!

Tags: kaixo

servido por Ixas sin comentarios compártelo

7 Marzo 2007

GAU ILUN

Gau ilun honetan nire ezinean ohartu naiz,
ezerrek bete dezakeela zuk utzitako hutsa.
Harresi hotz hauek betirako gaituzte banatzen
itxaropen eta geroa haizeak eramanez.

Oroit zaitut, iraga ezin ahaztuz
bihotzean, zure irudia izanik alboan
ez diot beldurrik itzalari...ez.

Ez kateek ezta hormek
ez dute inolaz ere
gure barne odol sua
sekula itzaliko.

Baina preso hil ezkero
etzazu nigarrik egin
jaio ginen ama lurran
bait gara elkartuko.

Tags: gau ilun

servido por Ixas sin comentarios compártelo

7 Marzo 2007

EZ GAITU INORK GELDITUKO

Nork esan du,ezinezkoa da?
Nork onartu du,hori hala dela?
Zaila bada,ez da ezinezkoa,
zaila bada,badago lortzea
Eta eroriz ikasten bada oinez
has gaitezen bidea egiten.

Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko

Nork esan du, ez dago lortzerik?
Nork esan du, ez dut gaitasunik?

Zaila dena, zaila bada berez
guk ohi dugu zailado egiten
Eta ibiliz ikasten bada oinez
has gaitezen bidea egiten

Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko(BIS)

Bidairik luzeena,beti
pauso batez hasten da.

Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko(BIS)

servido por Ixas sin comentarios compártelo

7 Marzo 2007

AINGERU

Aingeru,bidean aurkitu zaitut;
Aingeru,jakin bariz zain ninduzun;
Aingeru,amets ala egia zu?
Aingeru,sorgindurik nauzu
Aingeru...

Zugana daraman bidean murgiltzen hasia naiz;
eraiki dezagun gero elkarrekin maitea...
Zu zara nire arnasa,
zu nire beharren giltza
Uh, zatoz nire mundura!
Aingeru...

Begiak itxita
urruntasuna laburragoa egiten da.
Ixiltasunean
ene arima zeurea da...
Har ezazu maitea!
Aingeru...

Tags: aingeru

servido por Ixas sin comentarios compártelo

7 Marzo 2007

PARADISUA

Bidegurutze hontan galdurik
ez dago atzera egiterik;
aukera egin behar denean
bakardadea ez da aitzakia.

Ez dut uste
beldurrez lortuko dugunik
paradisua
Ez dut uste
tristuras lortuko dugunik
paradisua

Heldu berri den trena irtetzear
azken erabaki du norberak
Zain dago,aurrean,ateak zabalik

Ez dut uste
amorruz lortuko dugunik
paradisua
Ez dut uste
bidean utziko dugunik
paradisua

Heldu naiz,barrura,bihotza gidari...

Ez dut uste sinisten gorrotoz beterik daoen
paradisuan
Ez dut sinesten
nigandik banatzen zaituen
paradisuan

servido por Ixas sin comentarios compártelo


Crea tu blog gratis en La Coctelera