Publicidad:
La Coctelera

EGIN KANTU!!

Bertan euskal kantu ezberdinen letrak aurkitu ahal izango dituzue, zuen iritzi eta eskaerak ere idatziz!

Categoría: KAUTA

11 Diciembre 2006

ZAHARRAK BERRI

Goizean begiak ireki ditut
berriak entzundakoan
tristura jendearen aurpegietan
nabaritzen da
kalean nire bizilagun dudan
agure alaitsua
begiak amorruaren malkoez
bustiak dira
erantzun beharra denon gain
adierazi beharra
gureak diren gauzak zabalduz
eta gure indarrak batuz
hizkuntza bakarra dugu guk
komunikabideen artean
euskaraz daukagun
Egunkaria
Euskara delako
euskaldunon oinarri
indarra erabil eta galerazi
zerbait lortu eta
orain daude esku hutsik
orain dugu aukera
Berria eraikiz
Ukatzen gaituzten
gauza guztien gainetik
daude gure oinarriak
geldiezinak diren hitzak...
Oraindik daude esku hutsik
orain dugu aukera
segi aurrera!!

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

URRUNTASUNA LABURTUZ

Gaua
Nire ondoan
Pasa zenituen momentuak
Urte askotan
Urruntasuna pairatuaz
Laztandu ezinean
Pareten artean
hurbildu ezinean

Zaila
Urruntasuna moztea
Urkoaren mina
Barneratu eta ulertzea

Entzun
Hemen zure zai
Urruti baino gertuago
Sentimenduaz
Zailtasunean bat eginez
Egoera zailean
Hotzaren erdian
Izarrak dizdiratzen...

Zaila
Urruntasuna moztea
Urkoaren mina
Barneratu eta ulertzea
gerturaezina
sentiarazi beharra
Dispertsioa....

Libre izatean
Izango gara askeak
Bien bitartean
Goazen haien ondora

Ekarri Herrira!

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

NON ZAUDE?

Adiskide batek duena
Eta eman dezakeena
Bizi poza, kalte gehientsuak ezabatuaz
Barre hutsez, lortu daitekeena...

Oinak lurrean ipiniaz eta ausnartuaz
Egiez jabetuaz
Gezur batek duen kaltea
Aire ustelen tankera
Bizitako une alaiak
Labankadez zaurituak
Esaldi polit batzuek
Esan zidaten guztia
Orain irauliak

Pasatako une latzak
Bakardade umil batean
Non zaude? Nire beharreko laguna
Zergatik? Babes zintudanean
Urrun zara, beharreko laguna

Lagun bat dago alboan beti
Haren beharra dudanean, eta alderantziz
Irauteko pena merezi du guztiz
Heldu beharra nekez, galdu ezineko hori!

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

MINA DUZU BIZI

Zure ametsak doaz
Laztan ezinekin
Ohearen gainean
Mina duzu bizi
Ardi galduaren antza
Hartzen duzularik
Beldur amaigabeak
Gauero nagusi

Itxaropen bidea,
Zure beldurra gaindituz,
Egi bakarrak duelako balio !
Beldur guzti horien
Eskubideak zein diren
Salatzeak duelako balio!

Egoera guztiz aldatuz

Itxaropen bidea...

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

MEZULARI IZAN NAHI DUT

Aspalditik kanten esanahiak
Dira aipagai
Gizarte puta honetan
Doinu goxoz jantzitako letra zuriak
Ez baitira, musikarien asmoa

Gure doinu, soinu eta hitzak
Sostenguak
Deuseztu nahian dabiltza
Beraiek dioten LIBERTAD DE EXPRESIÓN
Zer ote da? Jakin nahi nuke benetan

Izan zaitez gure herriaren, gure arbasoen
mezulari eta oinorde...

Ilun dagoena
argitzeko prest gaudenez,
argi daukatena
ezbaian jartzeko gertu gaude

Mezulari izan nahi dut
Herri hitzaren zabaltzailea...

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

IZAN ZAITEZ ZU

Buruhauste bat dut barnean
Nire sentimenduak adierazteko unean

Betiko arazo eta ikarak
Kontu anitzak
Gustoko dudan pertsona ikusteko orduan

Gazte izan
ezazu adore
hausartia izan
bizitza goza ezazu
alboan utzi beldurrak

Zureak, erabakiak,
Izan zaitez zu,
Ez aldatu irizpideak,
Egin ezazu zure barnean
dituzun nahiak eta
sentimendu guztiak

Sentimenduak adierazi beharra
Dakarren zoriona,
Alboratu ezina

Izan zaitez zu!

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

ETXEAN USO KALEAN OTSO

Indarkeria, aingeruez estalia
Gizarteari informatuz, eta interesak babestuz

Antzerki honetako argumentua
Gure aurpegi aurrean, gizartea engainatuaz
Irrifar xumez, baztertuz egia!

Bortizkeria, aingeruez estalia...

Egi bidez, lortu beharreko bidea
Manipulazioaren mamia zeinek duen...
Diru gosez, haginkadak emanez...
Gezurrez...

Txontxongiloak, soka batzuez eutsiak
Boterea nork duen
Hau ez da berria
Aktore faltsuz beteriko filmea
Bukaera jakina da
Betiko moduan...

Egia bidez, lortu beharreko bidea
Manipulazioaren mamia zenek duen...
Diru gosez, haginkadak emanez...
Faltsukeriaren bidetik, erosi ezin dena
Gutiziek, aldatzeko momentua
Egiez...

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

EKAITZ ANITZ DAGO

Betiko hitz goxoak,
Jarrerak
Horretan dira maisu

Betiko erabakiak,
Ekintzak
Guztioi hitzak kenduz

Airera mozorroak, airera gezurtiak
Guztion baitan aurkitzen baita
Gure lurralde honen giltza
Guztia aske uzten duena

Gure herria
Gure bizia
Gure aire apurra
Babestu, maitatu dezagun
Denon artean
Oraindik ere giltza herdoiltzen duen
Ekaitz anitz dago
Arren, oztopoak gainditu

Betiko egia faltsuak,
Gezurrak
Oro dira anitzak

Betiko itxaropenak
Ametsak
Zabor diren haientzat

Airera...

Gure herria...

Oraindik badira jendearen bihotz txikietan
Hain handiak diren ametsak, itxaropenak

servido por Ixas sin comentarios compártelo


Crea tu blog gratis en La Coctelera