Categoría: GOZATEGI
14 Diciembre 2006
Eusko Jaurlaritzak dio
dirurik ez dagoela
baina zer kasualitate
gurea falta zaiela.
Baina, laister ikusiko dute, joder
potrotaraino gaudela, joder
potrotaraino gaude.
Nor-nori-nork
baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza badakigu.
Ertzainek erosi dute
Kriston helikopterua
baina zerta(ra)ko nahi dute
holako aparatua.
Baina, laister ikusiko dute, joder
potrotaraino gaudela, joder
potrotaraino gaude.
Nor-nori-nork
baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza ta subjuntibo, joder
baldintza badakigu.
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
14 Diciembre 2006
Gure selekzioak
Partehartzearen lehia
Euskal selekzioak
Nortasunaren deia
Gure selekzioak
Munduari begira
Euskal selekzioak
Gure gureak dira.
Gure selekzioak
Garenaren islada
Euskal selekzioak
Kirolaren plazara
Gure selekzioak
Txuri, gorri ta berde
Gu euskal selekzioaren alde!
Jokoaren poza ta
Harmailen zirrara
Biak elkartzeko
Sentimentu bat bada
Herria bihotzean
Ahoan euskara
Galdutakoan ere
Irabazle gara
Gure selekzioak
Partehartzearen lehia
Euskal selekzioak
Nortasunaren deia
Gure selekzioak
Munduari begira
Euskal selekzioak
Gure gureak dira.
Gure selekzioak
Garenaren islada
Euskal selekzioak
Kirolaren plazara
Gure selekzioak
Txuri, gorri ta berde
Gu euskal selekzioaren alde!
Euskaldunok euskaldun
Izan gara beti
Kirola ikur da
Edozeinek badaki
Zergatik itzal eman
Geu ez garen bati
Nor izan nahi genuke
Ez inoren zati.
Gure selekzioak
Partehartzearen lehia
Euskal selekzioak
Nortasunaren deia
Gure selekzioak
Munduari begira
Euskal selekzioak
Gure gureak dira.
Gure selekzioak
Garenaren islada
Euskal selekzioak
Kirolaren plazara
Gure selekzioak
Txuri, gorri ta berde
Gu euskal selekzioaren alde!
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
14 Diciembre 2006
Emoixtaxux muxutxuek
maitie
hartuixu guruxun
guztixe
eroaixu bixotz
tristie
zure bixotzarekin.
Emostazu porrutxue
sorgine
ahetetxu baten
berdine
begitxu gorrixen
samine
sendatuixu nirekin.
Oinak hotz gabien, berbak irratixen
bero pixka bat gure neuke
berbaixu bajutxu, eskue helduixu
ez utzi laztanik eiteke.
Gero esnatzien lagaixu etzien
zure marrubi usaintxue
ta ez eixu pentsa ez dela erreza
gauza politxek pentsatzie.
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
14 Diciembre 2006
Suak uraru muxuak ematen zizkion atalaietan
baina maitasun urruna da lurruna su ezpainetan
Gaua zabala ta laua argi izpi bat da gogoen zubi
goian ilaren argia zaindari bakarra gauean zuri.
Mendi guzietan gaindi doa oihu baten oihartzunean
azken kantu baten hitza entzungabekoa behar zenean.
Kanta suari txinparta piztuko bazaio kanta neguan
ura malkoen modura zerutik lurrera datorrenean.
ERREPIKA:
Egunon! Hau egun ederra,
euria ari du, baina ederra da,
plazetan, putzutik putzura,
saltoka doazen ero batzuk gara.
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
14 Diciembre 2006
Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.
Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.
Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
asteburuetan badakizu
etxean gelditu.
Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko-minari(tripako-minari).
Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.
Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.
Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean
berriz juergara joango naiz.
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
14 Diciembre 2006
Adio laguna,
aski ezaguna,
nork bete behar du zuk utzi
diguzun hutsuna?
Inoiz ez naiz damu izango
laguna izana,
gogoan daukat irakatsi
izan zenidana.
Jatorrean jator,
ez zen beste inor,
garen artean sendo dirau
gurekin iraunkor
Bizi indarra daukat, gartsu,
zenaren gorantzan,
berriro elkar ikusiko
dugun esperantzan.
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo