Publicidad:
La Coctelera

EGIN KANTU!!

Bertan euskal kantu ezberdinen letrak aurkitu ahal izango dituzue, zuen iritzi eta eskaerak ere idatziz!

Categoría: ERRAMUN MARTIKORENA

8 Marzo 2007

XORIERI MINTZO ZEN

Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari
Xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen
Xoro batentzat zaukaten.

Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.

Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari
Xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen
Xoro batentzat zaukaten.

Haurrek zuten Harrikatzen zahar gaztek trufatzen
Etxekoek berek ongi laneko baliotzen
Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.

Xorieri..

Hil da xorua bakarrik bakarrik da ehortzi
Ez zeri han Kristau bat ere salbu lau hilketari
Salbu lau hilketari ta apeza kantari.

Xorieri...

Hil hobian ezartzean haizea zen gelditu
Xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu
Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.

Xorieri...

servido por Ixas sin comentarios compártelo

8 Marzo 2007

MAITIAK GALDEGIN ZAUTAN

Maitiak galdegin zautan, politt nintzanez
politt, politt nintzela bainan
larrua beltz, larrua beltz!

Maitiak galdegin zautan premu nintzanez
premu, premu nintzela bainan
etxerik ez, etxerik ez!

Maitiak galdegin zautan moltsa banuenez
moltsa, moltsa banuela bainan
dirurik ez, dirurik ez!

Maitiak galdegin zautan lanean nakienez
Lanean, lanean nakiela bainan
gogorik ez, gogorik ez!

Gaixoa hil behar dugu biek gosez
gosez, gosez ez naski bainan,
elgar maitez, elgar maitez!

servido por Ixas sin comentarios compártelo

8 Marzo 2007

XALBADORREN HERIOTZEAN

Adiskide bat bazen
benetan bihozbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia

Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana. (Bis)

Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena... bortitzena

Non hago....

servido por Ixas sin comentarios compártelo

11 Diciembre 2006

BIZI!!!

Behelaino lodia
Goizero hemen sartua
Ezin dugu ikusi goizeko argi berria

Etorkizunean haizea dugu itxaropen
Lainoa mugitzeko erratza izan daiteke

Gure herri gorria
berdez tintzatu gura luketena
ortzea beltz bada ere
gazte argiz urdinduko duguna

Soka koloretsua
norabide berean tiratzeko
ohar gaitezen denok
askatzen gaituen trenik
ez dator noraeza honetan

Askatasuna lau
hormako zeldetan
herri zatikatu honetan
poltsiko gutxiren menpe

Aker ernegatu
Bortizki gaitu astintzen
Erantzuteko gaude gure ohiu ta irrintziz

Lehio zabalak erein
Amaigabeko gelak jasotzeko
abestiak sortzeko
Doinu ezberdinen indar ta gogoz

Itsasoari lekua
kendu dionak ura jasoko du
ohar gaitezen denoz
Askatzen gaituen trenik ez dator noraeza hontan

BIZI ITXAROPENTXU BIZI
IRAULTZA EGINEZ BIZI
GAZTE ASKEAK GARA
DENON INDARREZ, BIZI!!

servido por Ixas sin comentarios compártelo


Crea tu blog gratis en La Coctelera