Publicidad:
La Coctelera

EGIN KANTU!!

Bertan euskal kantu ezberdinen letrak aurkitu ahal izango dituzue, zuen iritzi eta eskaerak ere idatziz!

Categoría: BERRI TXARRAK

14 Diciembre 2006

KANTA GOIBELAK

Mundua mozkor zegoen
ta ihes egin genion
kantu bera entzuteaz nazkaturik
jendea bakarrizketa trukean dabilela
aipatu zenidan eta egia da.

Kanta goibelak ditugu maite
ez galdetu arrazoia
biharko nitaz ahaz zintezke eta
bada ez bada.

Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?
ta zer diozu ispilu horizontalez?
hau irribarre bidezko erahilketa ote den
leporatu nizun eta egia da.

Kanta goibelak ditugu maite...

Bizitza motzegi, orduek luzeegi
dirudite flexo honen argitzaletan
gela txikiegi, ohea handiegi
kanpoan mundua jeloskor nire zai
mundua nire zai.

Kanta goibelek naute maite
ez galdetu arrazoia
eguzkia hilko nuke
orain hemen bazina
hemen bazina.

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

GELAN NEURIA

Betiko zirudien
Betirako amaitu da
Ezin dela ezin dena

Eta ordu txikitan
Handitzen da hutsunea
Ezin dela ezinezko dena

Kantu batek ireki dizu zauria
Egunak amatatuz, hain da zeuria
Gelaneuria

Abisatu hiltzen banaiz
Ni ez banaiz
Nintzena ez banaiz

Kantu batek ireki dizu zauria
Egunak amatatuz, hain da zeuria
Gelaneuria

Kantu batek zauria
Zure gelaneuria

Ta zaila da esplikatzen
Guztia eman ondoren
Geratzen den sentimendu hori

Ta zaila da ezagutzen
Guztia eman ondoren
Halabeharrez bizi den beste inor

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

BIZIRAUN

Ezagutzen ez dudan herri batean
bapatean, ixilean bezala agertu naiz
kafetegi barrura sartu, lekua hartu
eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
bikote bat muxuka mundua desafiatzen
bizitza xurgatzen
muxuz-muxu maitasuna puzten
ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...

Nahiz eta albisteek, berri guztiek,
berri gehienek
hortzak erakusten dioten zorionari,
zorion apurrari
Sanzek ezetz, ezetz euskarari
hiru palestinar zulora, real madrilek gola
arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
eta galdetzen dut zer ote den hau
bizi ala iraun, bizi ala iraun,
biziraun zu barik

Noizean behin barregin
bakoitzak bere ikarak
gordetzen ditu berekin
halakoak gara
ezinegona, zulo sakona
sentitzen dudana ez da batere ona
batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
gaizki nabilela ohartzen naiz
kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...

Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
nuke kanpoko mundura
baina kosta egiten zait,
kosta egiten zait, bai
ta ez naiz ari,
ez naiz ari damu eta erruei buruz
hainbat zauri irekirik ditut
horixe da dena, barkatu

Behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke
jakiteko behingoz ni sufritzen
ari nintzen bitartean
zu zertan ari zinen
zertan ari ote zinen

Dirudizun bezain zoriontsu
izan zaitezen opa dizut

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

IKUSI ARTE

Gelditu ginen eta ez zinen agertu
eta gero gainera ez zenidan deitu

Idatzi nizun eta ez zenuen erantzun
nik atera nahi nuen, zuk ordea sartu

Zure atea jo nuen, ez zenuen ireki
etxera itzuli nintzen larrosa batekin

Bainan berdin du jada nik ez zaitut maite
bila ezazu beste bat eta ikusi arte (x3)
ikusi arte (x4)

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

BETIKO LELOAREN BETIKO LELOA

NO jaunak, NO jaunak
erantzun bakarra
kaxkarra
errealitateari bizkarra
ostrukaren ahalegin
itxi dezagun Egin
sistema “una, grande, libre” honekin
polizia ta kaka guzia
dira herri puta honen minbizia
gure geroa argituz doa
baina oztopoa
betiko leloaren betiko leloa

Honek ez du atzera bueltarik

NO jauna, No jauna
beti EZ esaten
ukatzen
gu eta gutarrak desesperatzen
gorrarena egiten
gezurrak eraikitzen
senide bat
senide bi
bitartean sofritzen
begiak itxi
demokrata bitxi
atzerakoien artean harribitxi
pitxitxi
zure lagunen iritziz

pake arriskua
akabo zirkua
irentsi listua
gorbata estuan
ta zure lana
jana eta edana
itxura ia dana
arazorik balego
jo komunikabideengana
jo komunikabideengana
berriz ere zaunkatzeko
betiko leloaren betiko leloa

Honek ezdu atzera bueltarik
pakea dator orain

“No cederemos al chantaje”

Honek ez du atzera bueltarik
erabakia gurea delako
geurea
pakea dator orain.

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

500 URTE ETA GERO

Mendez-mende zen prestatua
eta zehazki pentsatua
Mundu berri bat aurkitzean
herri lurrak suntsitzea
bertako kultura deuseztea

Aberastasunak hartuta
ta hizkuntza inposatuta
Arrazakeriaren bidez
esklabutza lana ordez
bete gaituzte dena gezurrez,
saminez

ETA AMERIKAZ ARI GARELA
EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA
500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA
HERRI HAUETAN EREINEZ MINA

Errugabeak diren arren
arrazoia ukatu egin zaie
Indarkeria behin ta berriz
jipoi guztiak estaliz
meatxuak erabiliz

Sarraski osoa ospatuz
irabazitakoak zenbatuz
Herri baten egoeraren
jabe direla uste arren
erakutsiko dugu zer garen,
nor garen

ETA AMERIKAZ ARI GARELA
EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA
500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA
HERRI HAUETAN EREINEZ MINA

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

OREKA

Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi
libratuko omen nauen ate sorta
lehioekin aski zait
ez dago inor gure zain
jendez gainezka dagoen kale horretan.

Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
ea irauten duen,
badakizu hemen memoria ezabatzen digutela.

Tristea da dena, ospatu behar da!
Oraindikan dena lortzekoa da!
Orekak ez du balio lurrean zaudenean.
Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean.

Gure gezur propioak sinetsi ditugula
besteen gezurrekin aspertuta
lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak.

Tristea da dena, ospatu behar da!
Oraindikan dena lortzekoa da!
Orekak ez du balio lurrean zaudenian.
Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenian.

Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu onen azalean
lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak...nahi duenak...

Tristea da dena. Ospatu behar da!
Oraindikan dena lortzekoa da!
Orekak ez du balio lurrean zaudenian.
Orekak ez du balio aspaldi jausi zarenian.

servido por Ixas sin comentarios compártelo

14 Diciembre 2006

ZERTARAKO ASMETU

Eta lo bagaude, zertarako amestu?
Ta zertan esnatu hemen ez bazaude?
Eta lo bagaude, zertarako amets egin
etorriko diren egun libreekin?

Zertan amets egin?

servido por Ixas sin comentarios compártelo


Crea tu blog gratis en La Coctelera