Egunez itzalak
lotan daude
gauez haizearekin
dantza egiten dute
beraien itzaletan
murgiltzen nintzen,
barruan neramana isladatuz
Haizearen astinduetan askatuz
gorputz libre bat bilakatuz.
Kriseilu baten argi itzalpean
gorputzen itzalekin jolasean
gorputz libreen dantza leunetan
mugarik gabeko mugimenduetan.
danbor soinuek
eraman ninduten
hondar goxo haietan galtzera
haizearen leunkadak sentitzera.
Haizearen astinduetan askatuz
gorputz libre bat bilakatuz.
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
dragoi eta printzesaren
ezinezko maitasuna
Mendietako basoko
lotiaren azken eguna
ume urdinak abandonatuta
Txano Gorritxuren dibortzioa
otsoaren suizidioa
Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
jendeak presaka dabil,
ordea entzuteko
astirik ez dauka
aspaldiko garaietan,
urrutiko lurraldeetan
gertatutakoak istorioak
Txano Gorritxoren dibortzioa
otsoaren suizidioa
Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
txanpon baten truke...
txanpon baten truke...
txanpon baten trukea
txanpon baten trukea
txanpon baten truke...
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo
Amets bat izan nun
eztizko amets bat
zure besotan babesturik
maitasuna eskeiniz.
Argitasunarekin ikasi nun
amets egiten
argitasunarekin zu maitatzen
milaka hitz goxoren artean
Baina fabriketako keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun
Baina fabrikako zikin eta keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun
Behinola egin nun amets
betirako lokartuz
zure ametsa izan nahi bainun
iluntasuneko lur-ur hezean
Amets bat...
Baina fabriketako keak
zapuzten zun bitartean
lurrak-urak irentsi zizun
Bainan fabrikako zikin eta keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun
Amets bat, amets bat
ametsetan, amets bat
ametsetan...
servido por Ixas
sin comentarios
compártelo