ETXEK DISKA BERRIA KALERATU DU!!
"Bidea eginez" da diskaren izena.
Kanta berrien aurrerapena entzun nahi baldin baduzue egin ezazue klik hemen.
Beste bat arte!!!
ETXEK DISKA BERRIA KALERATU DU!!
"Bidea eginez" da diskaren izena.
Kanta berrien aurrerapena entzun nahi baldin baduzue egin ezazue klik hemen.
Beste bat arte!!!
Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari
Xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen
Xoro batentzat zaukaten.
Haurrek zuten Harrikatzen zahar gaztek trufatzen
Etxekoek berek ongi laneko baliotzen
Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.
Xorieri..
Hil da xorua bakarrik bakarrik da ehortzi
Ez zeri han Kristau bat ere salbu lau hilketari
Salbu lau hilketari ta apeza kantari.
Xorieri...
Hil hobian ezartzean haizea zen gelditu
Xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu
Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu.
Xorieri...
![]()
![]()
![]()
Maitiak galdegin zautan premu nintzanez
premu, premu nintzela bainan
etxerik ez, etxerik ez!
Maitiak galdegin zautan moltsa banuenez
moltsa, moltsa banuela bainan
dirurik ez, dirurik ez!
Maitiak galdegin zautan lanean nakienez
Lanean, lanean nakiela bainan
gogorik ez, gogorik ez!
Gaixoa hil behar dugu biek gosez
gosez, gosez ez naski bainan,
elgar maitez, elgar maitez!
![]()
![]()
![]()
Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia
Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana. (Bis)
Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena... bortitzena
Non hago....
![]()
![]()
![]()
Eguna noiz bukatuko den zain
galdua aurkitu zaitut gaur ere bai.
Baina dena den
zaude lasai, edergai, maite.
Sakona al da zure mina?
Kalkulu hutsez ulertu ezina.
Eseri zaitez
ikusminaz, saminaz, maite.
Gaur zuekin, entzun eta ikusi,
antzezteko: zuen tragediak.
Ona eta txarraren soka finean
eskegi gaituzte.
Ea zer dioten telebistan, sarritan, maite.
Eguna noiz bukatuko den zain
galdua aurkitu zaitut gaur ere bai.
Baina dena den
zaude lasai, edergai, maite.
Sakona al da zure mina?
Kalkulu hutsez ulertu ezina.
Eseri zaitez
ikusminaz, saminaz, maite.
Gaur zuekin, entzun eta ikusi,
antzezteko: zuen tragediak.
Ona eta txarraren soka finean
eskegi gaituzte.
Ea zer dioten telebistan, sarritan, maite.
Oihukatu betiko
zein den zure jainkoa
gugan sinisteko.
Ea inoiz jakin duen
zer den inor maitatzea
sufritzen ikasteko.
Ez da mina sakabanatzea,
ezta minaz ikastea ere:
Zeru muga gainditu arren eguzkia
berriz ere eroriko dela.
Zeru muga gainditu arren eguzkia
berriz ere itzaliko dela.
![]()
![]()
Esan "abajo el gran hermano tu no tienes que
morir tu no tienes que asentir" inoiz ez gaitzatela
kolore bakarrez margotu bakarrez suntsitu.
Belarrira esan nahi dizut aspertua nabilela
kantatzez, margotzez. Belarrira esan nahi dizkizut
ozen konta ezin daitezkeen gure arteko istoriak.
Mundu bat, zeru bat, mila egunsenti.
Belarrira esan nahi dizut inork gu ez entzuteko gure
ametsik ez saiatzeko. Belarrira esan nahi dizut
mutil bat maite dudala larrua hark jotzen didala.
Belarrira esan iezadazu "sentitzen dudan korapilo
hau askatzen lagunduko al didazu?" Jarri zaitez
begiratzen duzun ispiluaren begietan ikusteko nor
zaren. Jarri zaitez begiratzen duzun ispiluaren
begietan ikusteko zer garen.